Abenduaren 12an, asteartea, barneko zein kanpoko garbitasunean eta edertasunean eragiteko hainbat tratamendu prestatzen ikasiko dugu Zallan burutuko den kosmetika jangarria tailerrean. Belar eta basa-lore jangarriak
zein etxeko elementuak erabiliz kanpotik barrurantz
eragiten diguten kosmetikoak prestatuko ditugu: erremolatxazko
ezpain-margoa, aurpegirako maskara jangarria, ilea indartzeko
elixirra, etab. Elikadura, natura-osasuna, osasunaren autokudeaketa,
kosmetikarako natura zein etxeko baliabideak, etab. izango dira
tailerrean jorratuko diren beste gai batzuk. Gazte Zentroan (frontoi azpian), arratsaldeko 17:00etan.
Izena emateko: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
ANIMATU ETA EKIN SORGINKERIARI EUSKARAZ!!!
No comments:
Post a Comment