Aurreko bi asteazkenetan, ekainak 7 eta 14, autodefentsa ikastaroa egin genuen Gordexolan. Giro lasaian eta era dibertigarrian Xabik eta Ibanek hainbat egoera arriskutsuetatik onik atera ahal izateko hainbat teknika erakutsi zizkiguten. Honetaz gain, gure burua defenditzeko ohikoak diren hainbat objektu (bolaluma, giltzak, karpeta bat, etab.) erabiltzen ere irakatsi ziguten. Zein ondo pasatu genuen!
MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI,
ETA BEREZIKI, XABIRI ETA IBANI!!!
No comments:
Post a Comment