Pasa den larunbatean, martxoak 5, Enkarterriko berbalagunok Urola-Kostara hurbildu ginen egun ederra igarotzeko asmoz. Goizean eguraldi txarra zela eta, antolatutako ibilbidea bertan behera utzi behar izan genuen eta Zarautzeko Sta. Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoa bisitatu genuen. Eguerdian Zarautzko kaleetatik paseo txiki bat egin ostean Aiako Satxota sagardotegira abiatu ginen. Bertan, sagardoaz eta janari gozoaz disfrutatzeaz gain, dantzatzeko aukera ere izan genuen hara hurbildu zen Tuterako txarangarekin. Benetan egun borobila igaro genuena!
GORA ZUEK ETA
GORA ENKARTERRI EUSKALDUNA!
No comments:
Post a Comment