2013/06/07

Ikasturtea amaitzear dago...


Eguraldiak nahastu nahi gaituen arren, egutegiak ekainean gaudela dio... beraz, egutegiak diona sinestu beharko dugu...


Batzuek antzematen duzue dagoeneko ikasturteko amaierako nekea eta oporren beharra, ezta?

Berbalagun egitasmoaren  ohiko programazioak ere atseden hartuko du (nahiz eta aurten udako berbalaguna ere izango den...)

 
Gero arte esateko momentua heldu da beraz. Baina oporrak hartu aurretik berbataldeetan parte hartu duzuen berbalagun guztiak biltzea proposatzen dizuegu.

Ikasturteko azken poteoa, azken afaria, azken topaketa, azken mintzapraktika saioa... egin nahi dugu eta horretarako hitzordua ondokoa da: ekainak 28, ostirala. 19.30ean triki-kantu-poteoa Darbuka tabernan hasita. Ondoren, Zallako erretegira joango gara afaltzera. Menua 14 eurokoa da eta zenbat lagun joango garen jakin behar dugu erreserba egiteko. Beraz, hasi agendan eguna gordetzen eta izena eman afarirako!!! Bideak betikoak dira: facebook bitartez mezu pribatua  (Enkarterriko Berbalagun), Berbalagun sakelekora deia edo mezua (671 07 00 44) edo e-posta idaztea (enkarterri@aek.org).

Azkenik, eskerrak ematea berbalagun egitasmoa Enkarterrin posible egin duzuen guztioi: euskara teknikariak, kultur eragileak, euskaltzaleak, euskaldun zaharrak, euskara ikasleak... azken finean, egitasmora hurbildu zareten guztioi eskerrik asko!!! Enkarterrin ere euskara elkarri ematen diogu...!!!

No comments: