2007/09/19

Zabalik!

Argazkiak: www.flickr.com

Ai ene! Baina zer egiten duzu oraindik bikinia jantzita? Arraro samar lanera joateko, ezta? Atera eguzkirako krema zure poltsatik gaur ez duzu erabiliko eta, UDA BUKATU DELA!!! Baietz ba, baina ez jarri aurpegi hori, hemendik aurrera ez baitugu aspertzeko astirik izango.

Argazkiak: wanderlust, www.flirck.com

Uda bukatu baina BERBALAGUN berriro hasiko da, beraz atera behingoz euskara maleta horretatik, guztiz zimurtuta dagoela, lisatu pixka bat, jantzi eta etorri gurekin Enkarterriko kaleetan zehar. Aurten inoiz baino ekintza gehiago antolatuko ditugu, ikastaroak, irteerak, jaialdiak, gure berbafesta famatuak eta hamaika gauza gehiago galdu ezin dituzunak.

Ez pentsatu gehiegi, ziur nago berbalagun talde bat egongo dela zure neurrira.
Izena emateko deitu telefono honetara: 946670312 edo e-posta bat bidali: enkarterri_berba@aeknet.net

Zure zain egongo gara!

1 comment:

Anonymous said...

Ufff!!! Egia da!!!! Animatu guztiok berriro!!! Aurten, uste dut, mutil berri bat izango dugula Sodupen Josebaren ordez. Jejeje. Gainera dena martxan jarri behar dugu laster bertso-triki-poteo-kamiseta afaria egiteko ezta??? Eta ez ahastu mesedez " a los incombustibles de la triki". Beno ba ni iaz bezala parte hartuko dut berbalagunen eta gordexolako ikastaroan, agian baita ere. Begiratu behar dut nire agenda baina ideia ona iruditzen zait.
Sodupeko nikita!!!