Zer da BERBALAGUN?
Euskarak gaur egunean Enkarterrin duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, BERBALAGUN egitasmoa abian jarri dugu, eta helburuak argi dauzkagu; alde batetik, Enkarterriko euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.
Nork antolatu du BERBALAGUN?
Enkarterriko Mankomunitatearen Euskara Zerbitzua, Udal Euskaltegia, Enkarterriko AEK Euskaltegia, eta Balmasedako Euskara Zerbitzua programaren eragileak dira, aurten Gordexolako Euskara Zerbitzuarekin batera. Partaide guztion helburua Enkarterriko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.
Norentzat da BERBALAGUN?
Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Euskara ez dakienarentzat: Kultur Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.
Egitasmoaren bitartez Enkarterriko euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu
No comments:
Post a Comment