2018/04/23

Garagardoa eta giroa ezin hobea!







       Aurreko egunean Boga euskal garagardo naturala ezagutzeko eta katalogoan dituzten lau garagardo mota dastatzeko aukera paregabea izan genuen. Enekok ekoizpen prozesua erakutsi ostean, dastaketari ekin genion eta pilsen, amber, ipa eta stout motako garagardoen zaporeak eta sentsasioak sentiaraziz gure hautaketa egin ahal izan genuen. Alai eta garagardoari buruzko ezagutza aseturik, amaitutzat eman genuen saioa.

MILA ESKER BERTARATU ZINETEN GUZTIOI,

ETA BEREZIKI, ENEKORI!

2018/04/16

Gurasolagun pasaportearen 2. saioa. Esperimentu tailerraren kronika.









       Ura, kandelak, olioa, koloranteak, puxikak eta beste hainbat elementu gehiago erabiliz, oso esperimentu interesgarriak egin ahal izan zituzten gurasoek eta umeek, Gurasolagun pasaportea ekimenaren barruan egin genuen esperimentu tailerrean. Grabitatearen indarra zalantzan jarri genuen edalontzi bat eta ura erabiliz, ura edaten zuten edalontziak ikusi genituen, fardel baten boletatik kolorezko elurra egin genuen eta puxikak orratzekin zulatu genituen eztanda egin barik. Gauza asko ikasteaz gain, oso ondo pasatu genuen.

ESKERRIK ASKO HURBILDU ZINETEN GUZTIEI,

ETA BATEZ ERE, MAITE ETA MAITANERI!

2018/04/13

Kirola eta natura. Orientazioa Zugaztietan.


       Apirilaren 21ean, Kirola eta Natura ekimenaren 3. txangoa egingo dugu. Honetan, lagunekin, bakarrik edo familian Zugaztietara hurbilduko gara oinarrizko orientazio-arauak ezagutzera eta praktikan jartzera.

Irteeraren zehaztapenak:
 
10:00etan Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara. Oinarrizko arauak emango dituzte orientazio-ibilbidea egiteko; gero probak jarriko dira. Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da.

Norentzat: Bi aukera daude:
  • Edonorentzat
  • Familientzat egokitua.
Distantzia: 6 km
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:
  • Iparrorratza
  • Ura eta mendiko oinetakoak
Hamaiketakoa: komeni da eramatea.


IZEN EMATEA  Apirilaren 18ra arte


ANIMATU ETA EZ GALDU IPARRA!!!

2018/04/10

Garagardo dastaketa Sodupen.


       Hil honen 19an, osteguna, Boga euskal garagardo naturalaren lagunen eskutik hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango dugu Sodupen antolatu dugun garagardo dastaketan. Honetaz gain, garagardoa ekoizteko prozesua eta ezaugarriak ezagutuko ditugu. Sodupeko kultur etxean, 19:00etan. 

ANIMATU ETA JARRI MINGAINA DANTZAN!


Izena ematea: 671 070 044 (Whatsapp) edo enkarterri@aek.eus
                        Apirilaren 17ra arte