2016/02/29
2016/02/24
Balmasedako mintzodromoa. Kronika
Gaur goizean, Enkarterriko berbalagun, ikasle eta gainontzeko euskaldunok Balmasedako frontoira hurbildu gara bertan egin den Balmasedako III. mintzodromoan #lotsarikgabe mingaina astintzeko prest. Egungo hiru gairi buruz ederki aritu gara gure iritziak eta ideiak elkartrukatzen. Euskaraz tarte polit bat igaro ostean poz-pozik itzuli gara berriro ere gure zereginetara.
ESKERRIK ASKO ETA AUPA ZUEK!
2016/02/09
"Zer da berbalagun?" lehiaketaren irabazleak.
Orain dela aste batzuk "Zer da berbalagun?" lehiaketa abian jarri genuen eskualdeko euskaldunek, ikasleek eta berbalagunek berbalagun egitasmoari buruz duten ezagutza neurtzeko. Erantzun asko jaso genituen zuengandik, batzuk zuzenak, okerrak besteak. Galderak ondo erantzun zenituzten artean hiru disko zozketatu genituen eta hona hemen irabazleak: Alazne, Marian eta Diego.
MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI ETA
ZORIONAK IRABAZLEEI!
2016/02/08
Balmasedako mintzodromoa
Hil honen 24an, asteazkena, goizeko 10:30ean euskaldunok eta euskara ikasten ari direnok euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu Balmasedako Errotarena kiroldegian egingo dugun Mintzodromoan. Mahai inguruan egungo gai batzuei buruz arituko gara iritziak eta ideiak elkartrukatzen. Ezin duzu aukera galdu!
2016/02/03
Gordexola euskaldundu nahi?
Gordexolan
euskaraz bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo
euskaltegitik kanpo gaztelania da nagusi, euskara ikasleak eta
euskaldunak, oro har, aukera murritzak ditu bere hizkuntzan
mintzatzeko. Hori dela eta, orain dela urte batzuk euskararen
erabilera sustatzeko Berbalagun egitasmoa abian jarri genuen
Enkarterrin.
Urte hauetan, gure lana baliatuz,
euskaldunei zein euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko
esparru berriak eman dizkiegu. Horretarako hainbat berbatalde
sortu dira eskualdean euskaraz hitz egiteko helburu bakarrarekin,
ekintza osagarriak antolatu ditugu eta euskaldunentzat
interesgarria izan daitekeen informazio guztia zabaldu dugu gure
esku dauden baliabideen bitartez.
Hala ere, aurrean daukagun erronka ez
da erraza, eta eragile zein pertsona guztien parte hartzea
ezinbestekoa da. Horregatik, mezu honen bitartez gure berbatalde
eta ekitaldietan parte hartzera animatu nahi zaitugu; guztion
artean, euskarak dagokion lekua izan dezan Gordexolan.
Izena emateko edo informazio gehiago
eskuratu nahi baduzu.
Telefono. 671 070 044
e-posta: enkarterri@aek.eus
e-posta: enkarterri@aek.eus
2016/02/01
Sagardotegirako irteera
Martxoaren 5ean, larunbata, Enkarterriko euskaldunok Gipuzkoara abiatuko gara hango paisaia zoragarriez gozatzeko eta aurtengo sagardo berria dastatzeko.
IRTEERA: Karrantzatik, 8:15ean, Kontxako plazan (zehazteke).
Balmasedatik, 9:00etan, Zuhaitz potoloan.
Zallatik, 9:15ean, Udaletxe ondoko bus geltokian.
Sodupetik, 9:30ean, Geltokian.
IBILALDIA: Zumaia - Zarautz (8 km)
BAZKARIA: Satxota sagardotegian (Aia)
PREZIO: 30 €
IZENA EMATEA: AEKn eta Udal Euskaltegian
Azken eguna: otsailaren 12a.
INFORMAZIO GEHIAGO: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 telefonora
ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA.
Subscribe to:
Posts (Atom)