2013/12/04

Enkarterriko euskaldunon II jaiaren kronika


Igandean berriro ere, eskualde honen euskaldunok euskarari zuzendutako egun oso batez disfrutatzeko aukera izan genuen. Oraingoan Artzentales izan da ospakizuna burutzeko aukeratu genuen herria.

Lehenengo ordutik, bazebilen jendea gora eta behera prestatzeko falta zenari azken ukituak ematen. Haurrentzako tailerrean, asko izan ziren parte hartu zutenak.  Baina jai giroa berandutxoago hasi zen, hamaiketakoarekin batera. Putxera usaina jada airean zegoela, jendea kantatzen eta mokadutxoarekin hasi zenenean.
Hamaiketakoarekin egunerako indarrak hartu ostean, poteoa hasi zen. Poteatzen genuen bitartean Amalurrarako bidean, paseoa eman genuen Artzentalesko paisai ederrez disfrutatzen.
Baina bageneukan bazkaria zain... entsaladako, babarrun goxo-goxoak piparrekin eta arroz esnea. Bapo bapo jarri ginen bazkariarekin...kar, kar!!
Kafea hartzen ari ginen bitartean Aitor Arrutia eta Ander Elortegiren bertsoekin eta Galder Perezen bakarrizketaz gozatzeko aukera eduki genuen.
Azkenik, etxera joan aurretik, sarreren zozketa eta berbalaguneko bideoa ikusi genuen. Eta eguna hasi zen bezalaxe bukatu genuen abesten.