
Ekitaldia 18:00etatik aurrera izango da eta nahiz eta dohainik izan, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira . Horretarako http://www.nierebanoa.com/ -n sartu edota 902 820 240 telefonora deitu.
Euskarak behar zaitu, eman pauso bat harago!

MIKEL MARKEZ

Lanaldi erdiz, 2008ko urritik hasita 2009ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 12a BAINO LEHEN ondoko helbideetara. Gutun azalean BERBALAGUN idatzita agertu behar da.
Balmasedako Euskara Zerbitzua
San Severino plaza 1,
48.800 Balmaseda
Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
La Inmaculada auzoa, 1548.850 Aranguren - Zalla
E-postaz bidaliz gero: edorta-l@aek.org
Erreferentzia: enkarterriko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

Datorren asteazkenean, ekainak 25, 19:30ean Sodupeko Kultur etxean bilera bat egongo da, Kafe Antzokiaren proiektuaren inguruan egon diren azken albisteak (txarrak) azaltzeko.
.png)
Aurten ez zarela sagardotegira joan? Edalontziari ere nola heldu ahaztu zaizula? Ez kezkatu sagardoa dastatzeko beste aukera bat emango dizugu bariku honetan, ekainak 6, Zallako Akelarre tabernan. Eta eztarria bustitzen duzun bitartean Zalla eta Natxituako eskolako bertsolariak entzun ahalko dituzu. Oraingoan; Arrutia anaiak (Aitor eta Imanol), Jon Martinez, Ander Elortegi eta Xabier Enbeita..png)


Antolatzailea: Txotx Euskara Taldea


Norentzat: guraso edo hezitzaile euskaldunentzat.
.png)
Domekan, apirilaren 20an, Dultzainero eguna ospatuko da Gordexolan. Goiz osoan, Molinar plazan ekitaldi hauek izango ditugu:Egitaraua:
10:00- Harrera
10:30- Kalejira
11:30- Hamaiketakoa
12:00- Meza
12:30-13:30- Dultzaineroak
13:30- Tabernajira
15:00- Dultzaineroen bazkaria

.png)

Guraso euskaldunek zuen seme-alabekin euskaraz jolasteko aukera aparta izango duzue. Martxoaren 25,26,27 eta 28an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era umeentzako abestiak eta jolasak ezagutzeko ikastaroa egongo da.